Maiz eguneratzen den Web informazio atzipena errazteko
balio du RSSk, modu honetan erabiltzaileak modu azkar eta eguneratu batean bere
intereseko informazioa berreskuratu dezan.
Edozein erabiltzaile “feed” batean (“bilgarria” den informazioarentzako hitz
ingelesa) harpidetu daiteke eta bere gaineratzaile edo RSS irakurleari
bidalitako azken berriak jaso ditzake, zeinak irakurtzeko informazio berria
daukala jakinaraziko dion. Honek, behar dituen datuak modu azkar eta zehatz
batean lortu ahal izatea ahalbidetzen du, aldaketarik eman den ala ez jakin
gabe, interesatzen zaizkion edukiak eskaintzen dituzten Web guneak egiaztatu
behar ez dituelarik. Feedak eta gaineratzaileak erabiliz, RSS irakurlearen
oharraren ondoren, informazio hori zabaltzeko, informazioa sortu duen gunea
ikusi nahi dugun ala ez erabaki dezakegu.
Baina RSSak ez dio erabiltzaileari besteek eskaintzen duten informazioa
jasotzeko bakarrik balio, bere Webeko eduki berriak beste internatuei
erakusteko ere balio dio. Horretarako erabiltzaileak bere feed propioa sortu
eta aukeratu duen gaiaren inguruko berriak eguneratu beharko ditu. Horrela, RSS
irakurle edo gaineratzaile baten bidez informazioa jasoko duten beste
erabiltzaileentzako eduki interesgarriak sortuko ditu.
Modu honetan, bilketa prozesua noranzko bikoitzeko zirkuitu bat bihurtzen da,
non denek informazioa modu erosoago batean sortu eta atzitu baitezakete.