letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 TREN BERDEA + OINARRIZKO BISITA + MUSEOAK


SOILIK DENBORALDI ALTUAN.

 

Bisitaldi honetan Tren Berdeak Arditurriko Bidegorriaren zehar meategietara eramango gaitu, aurretikan bisitatu behar dugun museotik pasako gara: Luberri- Ikasgune Geologikoa edo eta Herri Musikaren Txokotik.

 

Luberri- Ikasgune Geologikoa

Oiartzungo bailararen, Oarsoaldearen eta Aiako Harria Parke Naturalaren aberastasun geologikoa eta paleontologikoa ezagutuko ditugu.

 

Azken 1.000 milioi urtetan zehar bidaia liluragarria egingo dugu. Gertatutakoa azaltzeko, gidaririk eta antzezlaririk aproposenak fosilak eta harkaitzak izango dira.

 

Herri Musikaren Txokoa

Juan Mari Beltran Argiñenak urte asko eskaini dizkio herri-musikari; ildo horri jarraiki, interpretatu, ikasi, gauzatu eta irakatsi egin du. Urte askotako lanaren ondorioz dokumentu-funts izugarria du eta hori dago ikusgai Herri Musikaren Txokoan. Funtsaren barruan musika-tresnak nahiz idatzizko eta entzunezko informazioa dago. Kasu batzuetan argitaratu da, beste batzuetan, berriz, ez. Eta hori guztia herri-musikaren eta tresnen inguruan antolatu da.

 

Erakusketa egituratzeko musika-tresnen bildumako 400 ale baino gehiago erabili dira eta biltegian 600 baino gehiago daude sailkatuak. Azkenekoak ikerlariek azter ditzakete.



Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Oiartzungo Udala
Ordino Turisme