OINARRIZKO BISITA |
|
Arditurriko meategien bihotzera bisita denboran zehar egiten den bidaia da, bertan adimena, zentzuak eta emozioak nahasten direlarik. Iluminazioak eta soinuek paper garrantzitsua dute bisita honetan; horrela meazulo barruan giro magikoa sortzen dute, bisitaria meategi hauen garai ezberdinetara eramanez.
Teknologia berriei esker, 2.000 urtez meazuloan bizi izandako soinu eta giroa birsortu da: arrokek erortzean egiten duten soinua edo lakuen distiraz apainduriko isiltasuna. Meazuloaren bisita esperientzia ahaztezina da dudarik gabe.