IBILALDIAK |
|
Oiartzundik abiatzen diren bi ibilbide interesgarri aipatuko dizkizugu.
Arditurriko bidegorriaren ibilbidea oinez edo bizikletaz egin daiteke. Oiartzungo udal osoa zeharkatu ondoren, Arditurriko antzinako meatzeetara heltzen da. Urratsez urrats, natura eta milaka urteko historia uztartzen ditu.
Oielekuko ibilbideak Aiako Harriko eremu eder bat zeharkatzen du. Monumentu megalitiko ugari daude bertan.
|
||||||||||