letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 MEAZULOAK


Arditurri meazuloen bihotzera bisita, denboran zehar eginiko bidaia da, non adimenak, zentzuek eta emozioek esku hartzen duten. Argiek eta soinuak oso eginkizun garrantzitsua dute, izan ere, meazulo barruan giro magikoa sortzen baitute, bisitaria Oiartzungo meatz-esparruaren historiako hainbat garaitara eramanez.

Meatze Handian sartu aurretik, bisitariak areto batean narratzaile baten ahotsa entzungo du (Juan Guillermo Thalacker alemaniar ingeniariarena, hain zuzen), meatzearen historiaren errepasoa egiten duena. Ahots hori soinuak, efektu bereziek eta argiek laguntzen dute. Horiek horman eta sabaian mugimendua duten irudiak eta siluetak sortzen dituzte.

Sarreraren ostean, meazuloko bisita gidatua hasten da. Haren 180 metroetan zehar, goiko pasarelatik eta beste 400 metro abenturazko bisitan, bisitariak haitzuloaren morfologia eta haren tamaina handia ikusiko ditu. Argiek meazuloaren sekretuak argitzen dizkiote bisitariari, materiala kargatzeko antzinako tokiak, meak, mineral-zainak eta lurpeko lakuen paisaia ikusgarriak, besteak beste.

Ibilaldia erromatarren garaiaz ondorengo meazuloetatik egingo da — erromatar jatorriko ia aztarna guztiak desagertu dira urte guzti hautako ustiapenaren ondorioz—. Horiek erromatarren  gainean egindakoak dira. Hala eta guztiz ere, bisitan zehar, leku jakin batzuetan, bertan behera utzitako erromatar meazuloetarako sarbideak ikusi daitezke. Ustiatu zuten 2.000 urteetan meazulo barruan bizitako soinuak eta giroa birsortzen dute teknologia berriak. Arrokek erortzean egiten zuten zarata, eta, nola ez, erabateko isiltasuna, lakuetako uren gaineko isla kulunkariek soilik lagunduta, entzun daitezke.



Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Oiartzungo Udala
Ordino Turisme