INTERPRETAZIO ZENTROA- PARKETXEA |
|
Arditurriko Interpretazio Zentroa- Parketxea:
Meatzetako laborategiaren eraikin zaharra birgaitu ondoren Interpretazio Zentro- Parketxean bihurtu dute. Bertan informazio-euskarri modernoen bitartez Aiako Harria Parke Naturaleko ondarearen, kulturaren eta naturaren aberastasuna modu bizi eta didaktikoan ezagutzera emango da. Arditurriko meatzeak parkearen bihotzean daude kokaturik.
Beheko solairua
Harrera gunea izateaz gain, beheko solairuan dibulgazioa helburu duten bi gune daude. Lehenengoa, Aiako Harria mendiguneari buruzko sarrera bat da. Bertan, orain 300 milioi urte, hura sortzeko izan ziren fenomeno geologikoen berri ematen da.
Beheko solairuko gainerako espazioa Aiako Harria Parke Naturalari buruzkoa da, ez bakarrik haren edertasun ikusgarriagatik eta bertako floraren eta faunaren aberastasunagatik, baita mendi-ibilbideak egiteko, alpinismorako edo paisaiaren edertasunaz gozatzeko eskaintzen dituen hamaika aukerengatik ere. Aiako Harria parkeko klimak eta orografiak, florak eta faunak, eta gizakiaren esku-hartzeak eta mitologiak txunditurik utziko dute bisitaria.
Lehen solairua
Meazulo baten antza duen eskailera igoaz, lehen solairura sartuko da bisitaria. Solairu horretan Arditurriko meatzearen ustiapena ezagutzera ematen da, Erromatarren garaitik hasi eta 1984ean itxi zuten arte.
Hainbat euskarri eta teknologia berrien bitartez, bisitariak Arditurriko paisaia eta bertan burutzen ziren meatze jarduerak ezagutuko ditu; baita garai ezberdinetako biztanleen gizarte eta kulturaren berri izan ere.
Fitxa teknikoa Beheko solairua:
Lehen solairua: gaikako esparrua
|