WAI2 Bertsio erabilerraza
Arditurri - Meazuloetan barrena
Aiako Harria
Parke Naturala
Interpretazio Zentroa- Parketxea
Nola iritsi
Arditurri meategia
Formazio geologikoa
Meatze-ustiapenaren historia
Ateratako meak eta ustiaketa sistema
Meazuloak
Kanpo-ustiapena
Bisitak
Oinarrizko bisita
Meategia sakonean
Tren berdea + Oinarrizko bisita + Museoak
Talde bisita egokituak
Ordutegi, prezio eta baldintzak
Erreserbak
Sarrera salmenta
Ingurunea
Aisiarako kanpo-eremua
Ibilaldiak
Interesgarria
Argazkiak
Prentsa-aretoa
Kontaktua
Estekak
Oiartzungo Udala
Gipuzkoako Parketxe Sarea
Oarsoaldea Eskualdea
Gipuzkoa Turismoa
Luberri Ikasgune Geologikoa
Herri Musikaren Txokoa
Arritxulo Udal Mendi Aterpea
Arnaoko Meatze Museoa (Asturias)
Lotura interesgarriak
Kontratatzailearen profila
Kontratazioen barne araudia


letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 XX. MENDEA: BLENDA ETA FLUORITA


Iragan mendean, batez ere blenda eta fluorita ateratzeko ustiatu zituzten meatzeak, baina agertzen zen edozein mea ustiatzen zuten.

Blenda edo eskarelita zink sulfuroa da. Blenda alemanierazko ‘blender’ hitzetik dator, zeinak ‘engainatu’ esan nahi baitu, haren itxura galenarenarekin nahasten baita maiz. Blenda altzairua galbanizatzeko agente gisa erabiltzen da batik bat, hura korrosiotik babesteko.   

Fluorita kaltzioaren eta fluorraren nahasketaz dago eratua. Egoera garbian, koloregabea eta gardena da, nahiz eta gehienetan baduen kolore apur bat, ezpurutasun organikoengatik edo mineralengatik.

Fluorita azido fluorhidrikoa ekoizteko erabili izan da batez ere. Material hori funtsezkoa da aluminio produkziorako kriolita sintetikoa eta aluminio fluoruroa egiteko, bai eta industria kimikoko beste erabilera anitzetarako ere.

Real Compañía Asturiana de Minas etxea 1853an sortu zuten, eta I. Gerra Karlistan suntsitutako kaputxinoen antzinako komentuaren lurretan kokatu zen. Aiako Harriko Arditurriko meatzeetako berunaren eta zilarraren galdaketa zuen helburu. Geroago, zinkarekin hasi zen lanean, eta ijezketa lantegi bat eraiki zuen.    

Urte haietan trenez garraiatzen zen materiala, Pasaiako portuko terminaleko biltegi bateraino. Hortik, N-1 errepidearen eta Iparraldeko Trenbidearen gainetik bagonetetan eramaten zen, Cantilever erako zubi bateraino, eta handik bagonetek zuzenean botatzen zutelarik mea itsasontzietara. 

Meatzeak 1984an itxi zituzten, eta haien emakida hurrengo urtean amaitu zen. Instalazioak desegin eta lekuak hustu zituztenean, Oiartzungo Udalak Asturiana de Zinc-i erosi zizkion lurrak, 1988an, eta, handik hiru urtera, tokia lehengoratzeko lanak hasi ziren.

 



Hasiera | Kontaktua | Orria Gomendatu | Hasierako orri gisa jarri | RSS RSS  | Erosketa-otarrea | Web-aren Mapa
Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Oiartzungo Udala