letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 ERDI AROA: BURDINA


Erdi Aroan, meatzeen ustiaketak burdin-mea ateratzea izan zuen helburu, erromatarrek ez baitzuten interes berezirik agertu hura eskuratzeko.

Mea hori Arditurri inguruko erreketako burdinola ugarietan bihurtzen zuten burdin. Alde horretan, produkzio eta defentsa sistema garrantzitsu bat sortu zen, eta horrek zeharo aldatu zuen Oiartzungo haranaren itxura. 

Oiartzungo burdinolak agiri historiko batzuetan aipatzen dira. Burdinolen Forua da agirietako bat. Alfontso XI.ak eman zien, 1328an, Irun-Uranzuko eta Oiartzungo olagizonei. Bera jo daiteke Gipuzkoako lehen meatzaritza-arauditzat. 



Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Oiartzungo Udala
Ordino Turisme