letra-tipo txikitu letra-tipo haunditu

 ERROMATARREN GARAIA: ZILARRA


Arditurriko mea-aberastasuna antzina-antzinatik da ezaguna. Ustiaketaren lehen zantzuak Burdin Arokoak dira, baina aurreneko ustiaketa antolatu eta egiaztatua Erromatar Inperioari dagokio.   

Erromatarrak adituak ziren meatzaritzan, eta K.a. I. mendearen inguruan heldu ziren Euskal Herrira. Hamabost bat kilometro zehar-zulo zulatu zituzten Arditurrin, batik bat zilardun galena, hots, zilar-mea, erauzteko.    

Erromatar Inperioan zilarra metal preziatua zen. Txanpongintzarako zerabilten. Baita beste hauetarako ere: gurtza objektuak nahiz familia aberatsen eguneroko bizitzako zenbait puska apaintzeko eta edergarriak zein bitxiak egiteko.     

Erromatarrek Arditurriko meatze-gunearen egoitzatik garraiatzen zuten zilarra. Egoitza Oiasson zegoen (egungo Irun).



Eusko Jaurlaritza
Gipuzkoako Foru Aldundia
Oiartzungo Udala
Ordino Turisme